es | eng | eus | fra

GIPUZKOAKO APARKALEKU SEGURU
ETA BABESTUKO EREMUAK (SSTPA)
Europa barneko garraio-sareko (TEN-T)
Korridore Atlantikoko kokapen estrategikoak
OIARTZUN Korridore Atlantikoa, hegoalderako norabidean
16.220 m2
190 aparkaleku-plaza
ASTIGARRAGA Korridore Atlantikoa, iparralderako norabidean
25.563 m2
315 aparkaleku-plaza

APARKALEKU SEGURU ETA BABESTUKO EREMUAK (SSTPA)
ASTIGARRAGA – OIARTZUN

Proiektuak TEN-Tko sare nagusiko korridorean ibiltzen diren ibilgailu astunetarako (IA) garraio-sistema adimendunekin (GSA) funtzionatzen duten bi SSTPA garatu ditu. SSTPA horiek Gipuzkoako probintzian daude, Espainiako iparraldean, Astigarraga eta Oiartzungo udalerrietan, Frantziako mugatik oso hurbil.

roiektuak euskal bide-egitura eta trafikoaren kudeaketa jasangarria hobetzen eta babesten ditu, eskualdeko zirkulazio-fluxuak optimizatzeko. Bi SSTPA horiek 505 aparkaleku-plaza dituzte, eta ibilgailu astunetarako aparkaleku babestu egokia, zerbitzu modernoak eta atseden hartzeko instalazioak eskaintzen dituzte.

SSTPA horien hedapena Europar Batasuneko Connecting Europe Facility (CEF) tresnak finantzatzen du, besteak beste.

Bi SSTPA horiek EU-Parking Arauaren Gold Level ziurtagiria jasoko dute, 2010/40/EB Zuzentarauaren, 885/2013/EB Erregelamendu Eskuordetuaren eta MOVE/C1/2017-500 azterlanean aipatutako jarraibideen eskakizunei jarraikiz.

PROIEKTU BAT, 2 SSTPA,
505 APARKALEKU-PLAZA

Sarbidea AP-8 autobidetik.
Iparralderako norabidean: Astigarragako SSTPA, 315 plaza.
Hegoalderako norabidean: Oiartzungo SSTPA, 190 plaza.
Egikaritze-plana: 2020ko otsailetik 2022ko martxora.

19.8 million total investment

Of this total, BIDEGI invests 16 million and the concession-holding company shall contribute 3.8 million. An investment with returns and with social and environmental benefits.

EU-PARKING ARAUAREN
GOLD LEVEL-AREN
ARABERAKO ZIURTAGIRIA

PROIEKTUAREN KOORDINATZAILEA: BIDEGI

Bidegiren eta Astigarraga eta Oiartzungo SSTPAen garapenaren aurkezpena.

PROIEKTUAREN 10 HELBURU ESTRATEGIKO ETA FUNTZIONALAK

1 – Euskal lurraldean ibilgailu astunen aparkaleku-plazen eskaintza handitzea.

2 – Gidarientzat, kamioientzat eta salgaientzat aparkaleku seguru bat bermatzea.

3 – Gidariei zerbitzu sorta zabala eskaintzea.

4 – Enpresei berariazko administrazio-zerbitzuak eskaintzea.

5 – Salgai arriskutsuetarako aparkalekua.

6 – Kokapen estrategikoa eta zuzeneko sarbidea bidetik.

7 – Erreserben eta fakturazioaren kudeaketa sinplifikatzea.

8 – Gizarte-onurak, ingurumen-onurak eta bide-segurtasunari lotutakoak salgaien garraioan.

9 – Salgaien garraioaren sektorerako Europar Batasunaren arauei eta STI estandarrei jarraikiz jardutea.

10 – Gipuzkoako lurralderako estrategikoak diren salgaien garraio-moduekiko elkarreragingarritasuna.

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua: GI-20-KP/PK 14,800 20170 Usurbil (Gipuzkoa) SPAIN | (+34) 943 105 106 | info@bidegi.eus
Bulego nagusiak: Asti auzoa 631-A 20800 Zarautz (Gipuzkoa) SPAIN | (+34) 943 311 301 | bidegi@bidegi.eus

© 2021 Gipuzkoako Foru Aldundia